130 gaztetxo bildu ziren igandean 2024-04-29

Gipuzkoako Bertso-eskolen Egun betea Aretxabaletan

Gipuzkoako Bertso-eskolen Egun betea Aretxabaletan

Gipuzkoako Bertso-eskolen Eguna ospatu zen igandean Aretxabaletan. Eskualde mailako formatutik herrialde osoko planteamendura pasa da aurten eta duela 50 urte haurren bertso eskolak sortu zituzen bailaran egin da aurtengoa. 130 ikasle inguru bildu ziren Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak antolatutako ektialdian.

Gelatik plazara sariketako finalak goizean
Goiz partean Gelatik plazara sariketako finalak jokatu ziren bi multzotan. Tolosaldea, Burutzaldea, Oarsoaldea, Debabarrena, Debagoiena, Goierri eta Urola-Kostako eskualdeek hartu zuten parte. Tolosaldekoak nagusitu ziren multzo batean eta Erniarraizkoak bestean.

June Aiestaran eta Joanes Azpillaga Gipuzkoako Eskolarteko txapelduna eta txapeldunordea aritu ziren sariak banatzen. Sariketa hau eskualde maialan antolatu izan da orain arte eta aurten herrialde osokoa egitea erabaki du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak.


Bertsolari helduen parte hartzea
Gelatik plazara ekimenean bertsolari helduen babesa ere izan zuten gaztetxoek saioko lan jakin batean. Aitor Mendiluze eta Iñaki Gurrutxaga aritu ziren gaztetxoekin bertsotan ariketa batean, multzo banatan. Arratsaldean Mihiluze jolasa egin zuten.

Gipuzkoakoako Bertsozale Elkartetik adierazi dutenez, datorren urtean ere Bertso-eskolen Egunarekin eta Gelatik Plazara ekimenarekin jarraitzeko asmoa dute eta, aurtengoaren haritik, finalak Bertso-eskolen Egunean jokatuko dira

 

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra