Orion jokatu zen finala larunbatean 2014-06-23

Maider Arregi oñatiarra txapeldun, aspaldiko Eskolarteko jendetsuenean

Maider Arregi 18 urteko oñatiarrak jantzi du XXVI. Euskal Herriko Eskolarteko txapela, eta Aitor Servier 17 urteko azkaindarra gelditu zen bigarren. Festa giroan joan zen eguna eta entzule aldetik aspaldiko Eskolartekorik jendetsuena izan zen, 350 lagunetik gora bildu ziren Orion. Arratsaldean ere 200 lagun inguru izan ziren bazkaritan, eta ondorengo festan. Bertsoa.com bihar jarriko ditu finaleko bertsoak sarean.
Maider Arregi 18 urteko oñatiarrak jantzi du XXVI. Euskal Herriko Eskolarteko txapela, eta Aitor Servier 17 urteko azkaindarra gelditu zen bigarren. Bertso maila oneko finala joan zen eta ale bikainak ere entzun ziren Orion.  Festa giroan joan zen eguna eta entzule aldetik aspaldiko Eskolartekorik jendetsuena izan zen, 350 lagunetik gora bildu ziren. Arratsaldean ere 200 lagun inguru bazkaritan, eta ondorengo festan. Bertsoa.com bihar jarriko ditu finaleko bertsoak sarean.

15-18 urte bitarteko hamaika bertsolari aritu ziren oholtzan, Beñat Gaztelumendik aurkeztutako gaiei erantzuten: Arabatik Peru Abarrategi (1997, Aramaio) eta Maddalen Arrausi (1997, Gasteiz). Bizkaitik Asier Galarza (1996, Muxika) eta Aitor Bizkarra (1996, Abadiño). Gipuzkoatik Maider Arregi (1996, Oñati) eta Iñigo Ibañez (1997, Azpeitia). Lapurditik Aitor Servier (1997, Azkaine) eta Nahia Sasco (1998, Lekuine). Nafarroatik Mikel Lasarte (1996, Barañain) eta Maddalen Lopez (1997, Lesaka). Zuberoatik Ibai Capot (1997, Zalgize).

Agurren ondotik, zortziko handian, txikian, bakarka eta koplatan aritu ziren bertsolari gazteak. Gaiak, berriz, gai-jartzaile beterano zein gaztetxoak jarritakoak izan zren, Eskolartekoan bertsotan parte hartu duten zenbaitek, besteak beste.

Lan puntuagarriak amaituta, epaileek Maider Arregi oñatiarra jo zuten txapeldun eta Aitor Servier Azkaindarra txapeldunorde. Arregik Gipuzkoako Eskolartekoa irabazi zuen duela hilabete, eta Servierrek Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako Xapelgoa. Irabazleari Maialen Lujanbiok jantzi zion txapela. Txapeldunordeari, Patxi Etxeberriak eman zion bigarren saria. Finalista guztiek sari berezi bat ere izango dute, ordea: aurten antolatuko diren negulekuetara joango dira denak elkarrekin. Saio ondotik aitortu zutenez, oso sari polita iruditu zaie, euren artean lagunarte giro ona dagoelako.

Bazkalostea jai giroan
Saioaren ostean, bertako produktu ekologikoz egindako bazkari ederra izan zuten Orioko ikastolako aterpean. Goraino bete zen han elkartu ziren 200 lagunekin.             
15:00etik 18:00etara,  festa giroa izan zen nagusi. Festari hasiera, Maialen Lujanbiok eta Patxi Etxeberriak eman zioten (oriotarra da Etxeberria). Patxi Etxeberriak Orioko bertso-eskolaren omenaldia ere jaso zuen oholtzan. Libreko saioaren ondoren bertso-eskolen txanda izan zen: Larrabetzu, Oñati, Barañain eta Zarauzko bertso eskolek bertso jarri zein bat-batekoak bota zituzten, zirikatzaile batzuk, euren herriko bertso-eskolen bizipenak azaltzen beste batzuk. Jaia borobiltzeko Obaneuke taldearen erromeria.

Berrikuntzaz betetako eskolartekoa

Aurten, hainbat berrikuntza egin dira eskolartekoan, eredu berri batekin. Besteak beste, 15 urtetik beherakoek ez dute lehiarik eduki, lehiarik gabeko saioetan kantatu dute.
Bestetik, 15-18 urtekoek, txapelketa jokatu dute. Baina, gazteak bertsolari figurara mugatu gabe, beste rol batzuetan aritzeko aukera ere izan dute. Gainera, eskolartekoak jokatu diren finalen egunetan, bertso eskolen egunak ere ospatu dira; horrela, beste urrats bat emanez.
Ikastolen Elkarteak eta Bertsozaleak zorionak eman nahi dizkie Eskolartekoan parte hartu duten guztiei, eta eskerrak ekimena aurrera ateratzeko lan egin duten partaide guztiei zein laguntzaile eta babesleei.

Antolatzaile eta laguntzaileak
Eskolarteko berria Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolatzen dute elkarlanean, bertso-eskolen laguntzari esker.
Euskal Herriko finala antolatu ahal izateko laguntza eskaini duten erakundeak hauexek izan dira: Orioko Udala, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua (ENEEK), Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultur Saila.


Albiste gehiago

6.500 lagun Finalean 2024-12-14

Alaia Martin Gipuzkoako txapeldun

Lehenbiziko aldiz ospatu zen Eskukula bertso eskolak 2024-12-06

Elixabet Etxandi irabazle Baxe Nafarroako lehen Kopla Topelketa arrakastatsuan

Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-12-06

Almen bertso-eskolaren 50. urteurrena Hitzetik Hortzeran

Lanarteak plazaratuta Euskararen Egunaren harira 2024-12-03

Euskararen larrialdiari koplak