"Mañukorta Bertsonajea" liburua 2014-12-24

Xabier Amuriza: "Gaur egun ez dago Mañukortaren buruaren antzekorik"

Argitaratu berri du Xabier Amurizak "Mañukorta Bertsonajea" liburua. Protagonista nagusi bakarra du argitalpenak, Gregorio Larrañaga Mandiola "Mañukorta". Bertsolari markinarraren bertsokera, mundu-ikuskera eta beste hainbat kontu bildu ditu Xabier Amurizak. Abenduaren 8ko Markina-Xemeingo Kontzezioko bertso-saioan omenaldia egin zioten Mañukortari eta Xabier Amurizarekin hitz egin genuen liburuari buruz.

"Arrazonatzeko oso modu berezia du Mañukortak, eta gaur egun ez da berea bezalako bururik" dio Xabier Amurizak. Liburua idazten hasi aurretik horren zantzuak bazituela aitordu du Xabierrek baina elkarrizketa egin dionean konturatu da "jendeari asko gustatuko zaiola".

"Pertsonaia bitxia da Mañukorta eta horren baitan, oso bizimodu kalkulatua eraman du eta darama" kontatu digu Xabierrek.

"Pena izugarria daukat Lazkao Txikiri gauza bera egin ez izana baina ezinezkoa izan zen", horixe Xabier Amurizak esandakoa.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-27

Hondarribia eta Lekeitioko bertsoak Hitzetik Hortzeran