Plazatik Gaztetxera sariketa 2015-05-29

Gaur erabakiko dira finalistak Deban

Gaur erabakiko dira finalistak Deban
Gaur Deban jokatuko den bigarren finalaurrekoan erabakiko da nork abestuko duten Markina-Xemeingo finalean. Saioa 22:30ean hasiko da gaztetxean eta han izango dira kantuan Maddi Sarasua Laskarai eta Manex Astigarraga Bergara, Maialen Akizu Bidegain etaJon Gurrutxaga Urbieta, Aitor Salegi Martija eta Aitor Irastorza Fadrique, eta Josune Arakistain Salas eta Ander Zulaika Elola bertso-bikoteak
Gaur Deban jokatuko da Plazatik Gaztetxera sariketako bigarren eta azken finalaurrekoa eta han erabakiko da nork abestuko duten finalean.

Puntuazioaren arabera Asier Azpiroz eta Adur Gorostidi ziren Deban abestekoak baina ezin dutenez, Josune Arakistain eta Ander Zulaika izango dira beraien ordez.
Beraz, zortzikote hau izango da kantuan Deban:

Maddi Sarasua LaskaraiManex Astigarraga Bergara
Maialen Akizu BidegainJon Gurrutxaga Urbieta
Aitor Salegi Martija - Aitor Irastorza Fadrique
Josune Arakistain Salas - Ander Zulaika Elola


Saioa 22:30ean hasiko da gaztetxean eta datorren astean  Bertsoan ikusgai izango dituzue hango bertsoaldi onenak.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri