"Jakinduriek mundue erreko dau" 2015-10-01

Zientzia eta bertsoa uztartu zituzten Bilbon

Andoni Egaña, Miren Amuriza eta Amets Arzallus bost zientzilarirekin aritu ziren: Jon Mattin Matxain, Naiara Barrado eta Itziar Garate, Gorka Azkune eta Itziar Laka. Kike Amonarrizek gidatu zuen saioa. Andoni Egaña eta Juan Ignacio Perez Iglesiasen iritziak bildu ditu Bertsoak. Eta bertsoaldi onenak laster izango dira ikusgai.
 Joan zen larunbatean bertso-saio berezia egin zen Bilboko Bizkaia Aretoan, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatuta: "Jakinduriek mundue erreko dau" izenburupean, hiru bertsolari eta bost zientzialari elkartu zituzten oholtzan.

 Kike Amonarriz aritu zen gidari lanetan eta, tartean, zientziari lotutako hamar minutuko lau hitzaldi egin zituzten Gorka Azkune informatikariak, Naiara Barrado eta Itziar Garate astrofisikariek, Itziar Laka hizkuntzalariak eta Jon Mattin Matxain kimikariak. Eta hitzaldien hariari tiraka, Kike Amonarrizek jarritako gaietan kantatu zuten Amets Arzallusek, Andoni Egañak eta Miren Amurizak.

 Bertsoak Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako koordinatzailearen eta Andoni Egañaren iritziak bildu zituen. Bertsoaldi onenak laster izango dira ikusgai.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri