Johnny Kurutxet eta Martin Goikoetxea 2015-10-22

Goikoetxea eta Kurutxet: "Interesatzen zaigu hango gazteek bertsolaritza ezagutzea"

Johnny Kurutxet eta Martin Goikoetxea dira Ameriketako bertsogintzaren aurpegiak. Ezterenzubin sortua bata, Gorritin bestea, gazterik joan ziren biek ere itsasoz bestaldera. Hango gazteei bertsolaritza ezagutarazteko proiektua lantzen ari dira, batez ere udalekuetan txertatzeko asmoz.
Johnny Kurutxet eta Martin Goikoetxea dira Ameriketako bertsogintzaren aurpegiak. Ezterenzubin sortua Kurutxet, Gorritin Goikoetxea, biak hala biak gazterik joan ziren itsasoz bestaldera. San Frantziskon eta Wyoming-en bizi dira, elkarrengandik 1.500 km-ra. Batez ere uda partean kantatzen dute, euskal jaietan eta euska etxeetan. Bertsolaritzari segida eman nahi diote AEBn eta hango gazteei ezagutarazteko proiektua lantzen ari dira, batez ere udalekuetan txertatzeko asmoz. Euskal Herrira egin duten itzulian gustura egon direla aitortu dute eta eskertu dute jasotako harrera.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri