Bertso Eskolen Eguna 2015-10-28

Azaroaren 14an ospatuko da Bertso Eskolen Eguna

Agurainen izango da hitzordua. Bertso poteoa, bazkaria, "Bertso Truk" ekimenaren aurkezpena, bertso-eskolen emanaldia eta Sudurgorriak izango dira. Azaroaren 5era arte bazkaritarako sarrerako erosteko aukera egongo da. Irudietan iazko giroa ikus daiteke.
 Euskal Herriko bertso-eskolen arteko harremana sendotzeko asmoz, bosgarrenez ospatuko da aurtengoan Bertso Eskolen Eguna. Senperetik Agurainera egingo du jauzia aurtengo ekimenak, eta azaroaren 14an ospatuko da. Honako egitarau hau prestatu dute:

 12:00 Juntadizua
 12:15 "Jo eta Fa" txarangarekin bertso poteoa
 14:30 Bazkaria
 17:30 Bazkalosteko jaia: "Bertso Truk" ekimenaren aurkezpena eta bertso-eskolen tartea
 19:30 Sudurgorriak

 Bazkaria eta lotarako lekua

 Eguna bukatu ondoren, lotarako tokia ere izango da. Bazkaritarako sarrerak 12 eurotan eskuratu daitezke www.bertsosarrerak.eus atarian, eta lotarako txartelak ere bertan eskuratu daitezke 8 eurotan. Azaroaren 5era arte egongo dira salgai.

 Albiste gaineko bideoan iazko irudiak ikus daitezke.

Albiste gehiago

Martxoak 8 - Emakumearen Nazioarteko Eguna 2025-03-05

Martxoak 8 bertso agendan: formatu desberdineko 17 ekitaldi gaur hasita

Larunbatean 21:00etan ETB1en. 2025-02-20

Bertsoaroako eta sagardotegiko bertsoak Hitzetik Hortzeran

Miren Artetxe eta Bittor Thikoïpe 2025-02-18

Bertsoak Donapaleuko libertimenduan