Aurten bosgarren edizioa bete du Euskal Herriko Bertso Eskolen Egunak eta egun osoko festa izan zuten Agurainen larunbatean. Goizeko poteoaren ondoren bazkaria egin zuten, eta bazkalostean bertso-eskolen emanaldi bereziak eta Bertsotruk ekimenaren aurkezpena izan ziren. "Sudurgorriak" taldearen emanaldiak borobildu zuen eguna.
Bosgarrenez ospatu da aurtengoan Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguna. Agurainen izan zen festa, larunbatean, eta egun osoko egitarauan ehun lagunetik gora ibili ziren.
Poteoa goizean
Eguerdiko 12:00etan elkartu ziren partehartzaile guztiak eta bost tabernatan barrena bertso-poteoan aritu ziren. Bertso-eskola bakoitzetik ordezkari batek kantatu zuen. Hamasei bertsolarik kantatu zuten azkenean:
Urko Arregi Txaber Altube Jon Gurrutxaga
Rikardo Gonzalez de Durana Mikel Artola Aritz Landeta
Poteoaren ondoren, bazkaria egin zuten eta bertso-eskolek prestatutako emanaldi bereziak izan ziren ondoren. Bertsotruk ekimen berezia ere aurkeztu zen.
Festa borobiltzeko, Sudurgorriak taldearen emanaldia izan zen.