Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina aritu ziren bertsotan, Unai Gaztelumendik egindako marrazkiak abiapuntu hartuta.
Saio berezia egin zuten joan den azaroaren 21ean Saran. Bertsoa eta marrazkia uztartu zituzten afalostean. Unai Gaztelumendik egindako marrazkiak abiapuntutzat hartuta aritu ziren kantuan Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina. Bertsoaldirik onenak ikusgai daude Bertsoan.