Atzo jakinarazi genuen moduan, Inaxi Etxabek jantziko dio txapela Gipuzkoako Txapeldunari abenduaren 19an. 17 urterekin hasi zen bertso-sortak idazten eta bera izan zen plazan kantatu zuen lehenengo emakumeetakoa. Nahikari Gabilondok elkarrizketa ederra egin zion 2007an, bere bertso-jardunaz eta emakumeak bertsolaritzan duen lekuaz hitz egin zuten.
Ezagunak diraBasarriren "Aitonaren Malkoak" bertso-sortari erantzunezInaxi Etxabek idatzitako bertsoak. Baina ez dira berak sortutako bakarrak. 17 urterekin hasi zen zarauztarra bertsoak idazten eta ehundaka ditu eginak.
2007an Nahikari Gabilondok elkarrizketa egin zion bere bertso-jardunari buruz. Plazan kantatu zuen lehenengo emakumeetakoa izan bazen ere, "bapatean kantatzeak beldurra" ematen ziola aitortu zion EtxabekGabilondori. Ikusgai duzue elkarrizketa osoa.