Andoni Egaña, Miren Amuriza, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Alaia Martin aritu ziren kantuan Uxue Alberdi aurkezle zirela. Saio umoretsu eta bizia atera zen.
Tradizio handiko saioa da urte bukaeran Elgoibarren egiten dena. Inuzente Egunean egokitu zen azkena eta honako bost bertsolari hauek aritu ziren kantuan:
Uxue Alberdi izan zuten gai-jartzaile. Gabon giroko saioa izan arren, gaiei bestelako ertzetatik heldu zieten bertsolariek eta saio bizi eta umoretsua atera zen. Bertsoaldi onenak ikusgai daude Bertsoan.