Bardoak 2016-02-29

Asteburu honetan leitzarrek eraman dute puntua

Asteburu honetan leitzarrek eraman dute puntua
Pasa den ostiralean jokatu zen Nafarroako Bardoak taldekako txapelketako bigarren faseko bigarren saioa. Leitzako Atekabeltz gaztetxean aritu ziren kantuan bertako "Atekaberts" eta Lesakako "Unibertsolariak" taldeak. Azkenetan, etxean geratu zen puntua eta datorren ostiralean Igantzin jokatuko duten saioan erabakiko da bi taldeetatik zein sailkatuko den finalera.
Etxean geratu zen puntua pasa den ostiraleko saioan. Izan ere, Leitzako Atekabeltz gaztetxeko saioan bertako "Atekaberts" taldea gailendu zitzaion Lesakako "Unibertsolariak" taldeari. Migel Mari Elosegi “Luze”, Joanes Illarregi eta Xabat Illarregi aritu ziren kantuan lehen taldean eta bigarrenean Iban Garro, Josu Sanjurjo, Joxe Juan Zubieta “Etxabe”.

Antolatzaileen esanetan, "saioa oso bizi joan zen eta hainbat ariketetan publikoak gogoz egin zuen barre. Gainera bertsolari arituak eta oso gazteak entzuteko aukera izan zuten bertaratutakoek; "Etxabe"-ren bertsokera landua eta Joanes zein Xabat Illarregi anaien gaztetasunaren freskotasuna esaterako. Bertsozaleen artean ere gazte ugari elkartu zen saioa ikusteko".

Finalerako sailkapena datorren ostiralean erabakiko da
Datorren ostiralean Igantzin jokatuko dute itzuliko saioa eta han erabakiko da bi taldeetatik zein sailkatuko den finalera.

Baina ez da hori izango datorren asteburuko saio erabakigarri bakarra. Beste hiru saio ere jokatuko dira eta orduan jakingo da zein hiru taldek abestuko duten finalean. Saioa horiek Iruñeko Txantrean, Etxarri-Aranatzen eta Beran izango dira.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri