BBK Sariketako finala jokatuko da bihar Bilbon, Busturialdea eta Hego Uriberen artean. Arratsaldeko 19:00etan izango da ektialdia eta han izango da Sareko plaza ere.
Iritsi da finalera lehen aldiz Bizkaiko zortzi eskualde izan dituen BBK Sariketa, XXiV. edizioan. Horixe izan da aurtengo berritasun nagusia, Uribe Butroe lehen aldiz eskualde gisa atera baita aurten. Lau kanporaketa eta finalaurrekoren ondoren ostiral honetan izango da finaleko zita. 50 bertsolari gaztetxok hartu dute parte taldekako sariketa honetan, 15-24 urte bitartekoak. Busturialdeak (Gernika eta ingurua) eta Hego Uribek (Bilbo ingurua) izango dute finalean kantatzeko ohorea. Eta finalean ere bada aurten berritasunik. Sarien atalean, orain artean orain artean dirusaria izaten zen sari nagusia eta aurten talde bidaia izango da sari. Iazko edizioan Uribe Kosta eta Lea Artibai aritu ziren finalean, eta Uribe Kostak irabazi zuen.