Bertsolarien arteko transmisioa bultzatu nahi du Zeraingo Zerainlab ekimenak eta horretarako, bertso desafioa antolatu du belaunaldi ezberdinetako zortzi bertsolarirekin. Bikoteka hartuko dute parte bertsolariek eta kanporaketa bakoitzean bina bikote arituko dira kantuan, eta hiru saio osatu beharko dituzte. Datozen bi ostiraletan jokatuko dira kanporaketak eta finala apirilaren 30ean izango da. Saio guztiak herriko taberna eta sagardotegietan izango dira.
Belaunaldi ezberdinetako zortzi bertsolarirekin antolatu du bertso desafioa Zeraingo Zerainlab ekimenak.
Aratz Igartzabal,
Maialen Akizu,
Gemma Urteaga eta
Eneko Araiztegi bertsolari gazteak, transmisioan aritutako beste lau bertsolarirekin,
Xabier Zeberio,
Iñaki Murua,
Millan Telleria eta Mikel Mendizabalekin.
Bikoteka hartuko dute parte desafioan eta bi kanporaketa izango dira. Kanporaketa bakoitzean bi bikote aurrez aurre eta hiru saio osatu beharko dituzte. Herriko tabernetan eta sagardotegietan izango dira saioak. Hemen egutegia:
- Apirilak 8, ostirala.
Aratz Igartzabal (Gabiria) eta
Xabier Zeberio (Itsasondo) -
Maialen Akizu (Urretxu) eta
Iñaki Murua (Gabiria) . Lehen saioa 19:00etan Ostatun, bigarrena 20:00etan Mandion eta hirugarrena afalostean izango da Oiharte sagardotegian.
· Apirilak 15, ostirala.
Gemma Urteaga (Beasain) eta
Millan Telleria (Albiztur) -
Eneko Araiztegi (Segura) eta
Mikel Mendizabal (Itsasondo). Lehen saioa 19:00etan Ostatun, bigarrena 20:00etan Mandion eta hirugarrena afalostean izango da Otatza sagardotegian.
Finala apirilaren 30ean izango da, bazkalostean.
Bertsoaren bitartez Zerain herria lantzen
Zerain eta antzeko herri txikien garapena du helburu Zerainlab ekimenak. Kasu honetan, bertsoaren bitartez Zerainen jarduera ekonomikoan eragin nahi dute. Horregatik, sariak herriko artzainen gaztak izango dira; bertso saioak herriko taberna eta sagardotegietan egingo dira; eta afaritarako bertako Lumagorri oilaskoak izango dituzte.