Plazatik Gaztetxera sariketa 2016-04-08

Plazatik Gaztetxera sariketa: egin beharreko lanak

Aldaketa batzuk izango dira alor honetan. Hauek izango dira bertsolariek egin beharko dituzten lanak:

-Hasierako agurra
-Zortziko Handian hiruna bertso
-Zortziko txikian hiruna bertso
-Herri bakoitzeko hitza asmatzeko ariketa. Bikote bakoitzari bina hitz emango zaizkio (herriko euskalkikoak) eta hitz horren esanahia zein den asmatzen saiatuko da bertsolaria. Bikoteko bat saiatuko da lehenengo hitzarekin eta bestea bigarren hitzarekin. Asmatu ezean, bere bikotekideak izango du aukera
-Gaia emanda launa kopla
-Bakarka bina bertso

Aurten ez da buruz burukorik egongo. Botoak kontatu bitartean segidilaren bat kantatzen
edo puntuka arituko dira bertsolariak. 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-27

Hondarribia eta Lekeitioko bertsoak Hitzetik Hortzeran