Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Idoia Granizo, Ekain Alegre, Atziber Grados, Bittori Elizalde, Lide Arrieta eta Ainhoa Arrizabalagak kantatu zuten atzoko saioan, Altsasun.
Altsasuko Itsasi Euskaltegian Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa jokatu zen atzo. Txapelketek ohikoa duten lehia kutsua apaltzeko asmoz, formatu bereziko saioa izan zen atzo Maider Ansak aurkeztu zuena.
Lehendabiziko fasean bertaratu ziren bertso-eskoletako ikasle guztiek izan zuten kantatzeko aukera. Gaia jarrita, lau oinak emanda eta hitza emanda kantatzeko aukera izan zuten: hamar minutuan bertsoa pentsatzen zuen edonork izan zuen kantatzeko aukera. Azkenean Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Idoia Granizo, Ekain Alegre, Aitziber Grados, Bittori Elizalde, Lide Arrieta eta Ainhoa Arrizabalaga animatu ziren kantura.
Lau bertsolari bigarren fasean Behin ariketa hauek eginda eta epaileek hala erabakita, lau bertsolari hauek sailkatu ziren bigarren fasera:
Xabat Illarregi
Joanes Illarregi
Idoia Granizo
Ekain Alegre
Zortziko txikian ofiziotan bina bertso osatu ondoren, koplatan aritu ziren kantuan. Azkenean Joanes Illarregik irabazi zuen txapela, Xabat Illarregiren aurretik. Biak ariko dira ekainaren 4an Ereñotzun jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekoan.
Saio ondorengo merenduan kantuan aritutako bertsolari gazteek elkar ezagutzeko aukera izan zuten.