Europa Bat-batean 2016-04-20

Unibertsitate giroan Donostian

Unibertsitate giroan murgildu zen atzo Europa Bat-batean ekimena. Barriola egoitzan izan zen ekitaldia, kanpoan lehenbizi eta aretoan gero. Sardoek 'mutetu longu' ariketa berezia eskaini zuten eta glosadore katalan berriak izan ziren oholtzan: Mireia Mena eta Ferriol Macip. Bertsotan, Sustrai Colina eta Oihana Bartra. Aurkezle eta gai-jartzaile lanetan, Haritz Casabal aritu zen.
Unibertsitate giroan murgildu zen atzo Europa Bat-batean ekimena. Barriola egoitzan izan zen ekitaldia. 18:30etan hasita, sarrera ekitaldia egin zuten kanpoan inguruan zebiltzan unibertsitarien gozagarri. Saioak aurrera egin ahala jendetza bildu zen emanaldiak erakarrita. Ondoren, aretoan jarraitu zuen jaialdiak. Kataluniako glosadore berriak ere izan ziren oholtzan atzokoan: Mireia Mena eta Ferriol Macip. Bertsolariak saioero desberdinak izaten dira eta Donostian Sustrai Colina eta Oihana Bartra aritu ziren, bai elkarrekin eta bai sardo zein katalanekin batera ofiziotan. Aurkezle, Haritz Casabal aritu zen. Publikoan, 150 entzule inguru bildu ziren. Nabarmentzekoa, besteak beste, Sardoek eskainitako 'mutetu longu' ariketa berezia. Publikoak Donostian ere gozatu egin zuen herrialde desberdinetako inprobisadore jaialdiarekin.

Europa Bat-batean bertsotan: Izarne Zelaia
Bertsolarien sentipenak: Oihana Bartra

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri