Azkenaurreko saioa 2016-04-23

Europa Bat-Batean Uztaritzen atzo eta gaur azken saioa Aramaion

Europa Bat-Batean Uztaritzen izan zen atzo. Azken aurreko jaialdia eskaini zuen Lapurdiko herrian. Entzuleak gogotsu jarraitu zuen emanaldia. Gaur Aramaion izango da udaberriko girotze saio hauen azken saioa. Sardoak eta Kurdinstango ordezkariekin batean, Beñat Gaztelumendi eta Xabi Igoa arituko dira bertsotan, 19:00etan kultur etxean.
Europa Bat-batean egitasmoak, Uztaritzen izan zuen zita atzo. Lapurdi gela kantuz bete da Europa bat-bateanek ekarritako bertsolari, cantadori eta dengbêjarekin. Miren Artetxe eta Maddi Sarasua aritu dira kantuan, Sardiniako Simone Monni eta Paola Dentoni cantadoriekin eta Stefano Cara eta Michele Deiana ahots laguntzaileekin, eta Kurdistango Zinar Ala dengbêjarekin. Itzultzaile lanak egin dituzte Maddalen Arzallusek, Karlos Aizpuruak eta Renato Capocchiak, eta saioa gidatzeaz arduratu da Iker Iriarte. Disziplina bakoitzak bere erakustaldia egiteaz gain, elkarrekin ere egin zituzten saioak. Amaieran, denak kopletan agurtu zituzten entzuleak.


 Bertsolarien sentipenak: Maddi Sarasua eta Miren Artetxe
 Europa Bat-Batean bertsotan: Aimar Karrika

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-27

Hondarribia eta Lekeitioko bertsoak Hitzetik Hortzeran