Ahozko kantu inprobisatuaren transmisioa ia eten egin zen Katalunian. Gaur egun, ordea, zabaltze bidean dira glosadoreak. Ferriol Macipek eta Mireia Menak eman digute beren berri.
Orain dela bi aste izan ziren Europa Bat-Batean ekimeneko Girotze Saioak. Herrialde Katalanetatik Christian Simelio, Anaís Falcó, Mireia Mena eta Ferriol Macip inprobisatzaileak etorri ziren gurera. Azkeneko bi horiek eman ziguten Herrialde Katalanetako ahozko kantu inprobisatuaren berri.
Azaldu zutenez, transmisioa ia eten egin zen Frankismo garaiaren ondoren. Poliki-poliki hasi ziren testigantzak bildu eta glosan aritzeko tailerrak sortzen, eta gaur egun zabaltze bidean dira.