Europa Bat-batean 2016-07-14

Emakumezko inprobisatzaileen lehen nazioarteko jaialdia sareko plazan

Emakumezko inprobisatzaileen lehen nazioarteko jaialdia egin zen atzo Donostiako Tabakaleran. Herrialde Katalanak, Gales, Mexiko, Kuba eta bertsolariak izan ziren protagonista. Tabakalerako aretoa tope bete zen, 300 lagun pasa, eta jaialdi ederra eskaini zuten inprobisatzaileek.
Emakumezko inprobisatzaileen lehen nazioarteko jaialdia egin zen atzo Donostiako Tabakaleran. Herrialde Katalanak, Gales, Mexiko, Kuba eta bertsolariak izan ziren protagonista. Tabakalerako aretoa tope bete zen, 300 lagun pasa, eta jaialdi ederra eskaini zuten
inprobisatzaileek. Hiru ohaltza elkarri begira jarrita atondu zuten aretoa, argiztapen oso bereziarekin. Inprobisatzen aritu zirenak: Galestik: Karen Owen, Herrialde Katalanetatik: María Isabel Servera, Kubatik: Lourdes Yunet López, Mexikotik: Las Alondras taldea osatzen duten Diana Laura Hernández, Dana Sofía Limón eta Rebeca Limón eta Euskal Herritik  Miren Amuriza eta Maialen Lujanbio.  Ainhoa Agirreazaldegi, Ainhoa Aranburu eta Uxue Alberdi-k osatu dute gidoia eta Alberdi aritu zen aurkezle lanetan.
Hona hemen sareko plazan emanaldiko hautaketa zabala.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri