Diana Laura Hernández, Dana Sofía Limón eta Rebeca Limón etorri ziren Mexikotik beren tradizioak erakustera. Azken urteotan berritze bidean da Huapangoa.
Gazteak dira Diana Laura Hernández, Dana Sofía Limón eta Rebeca Limón. Mexikoko Huasteca kulturatik etorri ziren Euskal Herrira, Potosiko estatutik, Europa Bat-Batean ekimenean parte hartzeko.. Bertsoari azaldu ziotenez, gazteagotan ez zuten Huapangoaren berririk, baina pixkanaka zaletu dira azken urteotan eta, beraien antzera, gazte ugari ari dira bidea egiten.