Galestik Eurig Salisbury eta Karen Owen barddak etorri ziren Europa Bat-Batean jardunaldietara. Azken honek eman zigun beraien artearen berri.
Galestik Eurig Salisbury eta Karen Owen barddak etorri ziren Europa Bat-Batean jardunaldietara. Cerdd dant izeneko inprobisazio modua daukate, errezitatu egiten dena. Galesko hizkuntzari oso lotutako historia du bertako inprobisazioak, ia 2000 urte dauzkana Karen Owenek azaldu zigunez, hizkuntzak adina. Bai hizkuntzaren eta bai inprobisazioaren biziraupena, biak elkarri estuki lotuta ikusten ditu.