Europa Bat-Batean 2016-07-22

Glosa: biziberritze bidean doan kantu inprobisatua

Mallorkatik Mateu Matas eta María Isabel Servera glosadoreak etorri ziren Euskal Herrira. Beren kantu inprobisatuaren xehetasunak azaldu dizkigute.
 Joan zen astean bukatu ziren Europa Bat-Batean jardunaldietako topaketak. Mallorkatik bi glosadore izan ziren gurean: Mateu Matas eta María Isabel Servera. Azaldu zigutenez hizkuntzaren biziraupenari oso lotuta dago kantu inprobisatuaren funtzioa. 90eko hamarkadan transmisioa etetear egon zen arren, ordutik hona lan handia egin dute, eta gaur egun 25-30 glosadore inguru dira kantuan aritzen direnak.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri