40. edizioa izan da aurtengoa 2016-09-05

Unai Mendizabalek irabazi du Lizardi Saria

Maialen Akizu geratu da bigarren. Finalean aritu ziren Eli Pagola, Aitor Sevier, Aitor Salegi eta Aratz Igartzabal "Potto" ere. Bertso onenaren saria Unai Mendizabalek jaso zuen.
 Joan zen ostiralean jokatu zen 40. Lizardi Sariko finala Zarautzen. Honako seikote hau sailkatu zen finalera:

 Aratz Igartzabal "Potto"
 Aitor Salegi
 Aitor Sevier
 Maialen Akizu
 Unai Mendizabal
 Eli Pagola


 Ion Zaldua aritu zen aurkezle lanetan. Unai Mendizabalek jantzi zuen txapela, eta bertso onenaren saria ere berak lortu zuen, kartzelako lanean botatako hirugarren bertsoari esker. Bigarren postua Maialen Akizuk lortu zuen. Bertsoaldi onenak sarean daude jada.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-27

Hondarribia eta Lekeitioko bertsoak Hitzetik Hortzeran