"Eskualde ezberdinetako entzule eta bertsolariak nahastea lortu dugu"
Illart Gumuzio Talde Antolatzaileko kideak eta Irati Etxebarria Komunikazio Taldeko kideak Bizkaiko Bertsolari Txapelketak orain arte eman duenaren balorazioa egin digute.
Berrikuntza handi batekin etorri zen aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: lehenengo aldiz Udaberriko Fasea eskualdeka egin beharrean eskualde guztiak elkarrekin aritu ziren. Urrian hasi zen udazkeneko fasea Mungian, eta bost kanporaketa eta bi finalaurreko jokatu dira ordutik.
Orain arte txapelketak eman duenaren balorazioa egin digute Illart Gumuzio Talde Antolatzaileko kideak eta Irati Etxebarria Komunikazio Taldeko kideak.