Maialen Akizu nagusitu zen Gemma Urteagarekin buruz burukoa jokatu ondoren. Atzetik geratu ziren, hurrenez hurren, Beñat Mujika, Eli Pagola, Aitor Servier eta Aratz Igartzabal.
Joan zen ostegunean jokatu zen Errenteriako Niessen Aretoan XXIII Xenpelar Sariko finala, 150 entzuleren aurrean. Honela gelditu zen sailkapena:
Maialen Akizuk Jon Maiaren eskutik jaso zuen txapela. 1988an eta 1990ean nagusitu zen Jon Maia Xenpelar Sarian, eta omenaldia jaso du aurtengo finalean.
Finaleko bertsoaldi onenak ikusgai daude Sareko Plazan.