Uribe Kostarekin finala jokatuta 2017-04-03

Busturialdea irabazle XXV. BBK Sariketan

Busturialdeak irabazi du XXV. BBK Sariketa, Uribe Kosta taldearekin finalean kantatuta. Ostiralean jokatu zen finala Bilbon, BBK Salan. Busturialdeak 380,5 puntu eskuratu zituen eta Uribe Kostak 359,5. Finaleko Bizkaiera onenaren saria Ibai Amillategik jaso du. 25. edizioa izaki, Iratxe Ibarrak bertsoak jarri zituen eta denen artean kantatu.
Busturialdeak irabazi du XXV. BBK Sariketa, Uribe Kosta taldearekin finalean kantatuta. Ostiralean jokatu zen finala Bilbon, BBK Salan. Busturialdeak 380,5 puntu eskuratu zituen eta Uribe Kostak 359,5. Finaleko Bizkaiera onenaren saria Ibai Amillategik jaso du, Iratxe Ibarraren eskutik.

BBK Sariketa taldekakoa izaten da eta 12 bertsolarik kantatu zuten oholtzan.
    Busturialdetik:
    ◦    18 urtera artekoak: Julen Karrion, Peio Gerrikaetxebarria eta Beñat Bilbao
    ◦    24 urtera artekoak: Ibai Amillategi, Mikel Retolaza eta Lurdes Ondaro

    •    Uribe-Kostatik:
    ◦    18 urtera artekoak: Irene Ezkurra, Aritz Landeta eta Unai Mendiburu
    ◦    24 urtera artekoak: Inazio Vidal, Kerman Diaz eta Paule Loizaga

Aurtengo sariketa berezia izan da, gainera, sariketak 25 urte bete baititu. Hori ospatzeko, Iratxe Ibarra Foruriaren bertso jarriak kantatu ditu publikoak, bertsolariak berak eta Eire Larrea gitarra joleak lagunduta. Ibarrak BBK sariketaren lehenengo edizioan bertan parte hartu zuen, eta edizio hura irabazi, gainera, Lea-Artibai taldearekin. Bizitako esperientziari jarri dizkio bertsoak Ibarrak, eta sariketa sortu zuten Jon Lopategi eta Joserra Bilbaora eman dizkio eskerrak.

Gaurkoan Itxaro Juaristi Olaetxea ibili da aurkezle beharretan. Epaimahaia Juanjo Respaldizak, Jurgi Fuentesek eta Miriam Juaristik osatu dute. Idazkari beharretan, ostera, Ione Narbaiza Gallastegi aritu da.

Sari banaketa ekitaldian Leire Aragón BBK-ko ordezkariak, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko ordezkariak, Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Elkarteko ordezkariak eta Iratxe Ibarrak hartu dute parte.

Sari emote ekitaldiaren, ostean, eta sariketari amaiera egokia emateko luntxa egon da hurreratu diren guztientzako.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak zorionak eman dizkie aurtengo BBK Sariketan parte hartu duten guztiei. Bereziki bertsolariei, gai-jartzaile taldeari eta epaile taldeari.

Albiste gehiago