Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2017-04-11

Julio Soto: "Ez nago batere gustora buruz burukoan egindako bakarkako lanarekin"

Julio Sotoren asmoa hasieratik azken agurra bi hizkuntzatan egitea zen, amak eta aitak biek ulertu zezaten. Aitortu digu erabaki hori hartuta zuelarik txapeldun bezela kantatzeko egokiera izatea garrantzitsua izan zela. "Nire gurasoekin komunikazio zuzena  izatea nahi nuen azken agurrean".
 
Hasieran nahi ez bazuen ere emozioetatik kantatzea bapatean etorri zitzaiola esan digu eta oholtza gainean barrukoa atera zitzaiola. "Garai batean bizitakoetatik kantatu nuen, baina ni ondo nago".

Albiste gehiago

Ekhiñe Zapiain Arlegi - Bortzirietako bertso eskolako kidea 2025-01-21

«Bertso Eguna Lesakan egitea aitortza moduko bat izan da guretzat»