Xenpelar Dokumentazioa Zentroa 2017-05-05

Sexuaz eta abiada bizian

2000.urteko Oiartzungo Bertso astean Maialen Lujanbio eta Jexux Mari Irazuk osatutako bertsoaldia ekarri dugu gaur. Esteban Martiarena gai-jartzaileak sexu gau "apasionatu" baten hurrengo gauean kokatu zituen bertsolariak. Lujanbio eta Irazuk abiada bizian kantatu zuten entzuleen erantzunari tarterik utzi gabe. Hiru minutu eta erdian hamar bertso kantatu zituzten zortziko txikian. Ikus ezazu nola jardun zuten sexuaz bertsotan etenik gabe.
Hogeitazortzi urtez jarraian bertso astea ospatu zen Oiartzunen; 1982.urtetik 2010era bitartean. Guk gogora ekarri nahi izan dugu 2000. urtean, Elorsoro kiroldegian,Maialen Lujanbiok eta Jexux Mari Irazuk kantatutako bertsoaldia.

Esteban Martiarena gai-jartzaileak sexu gau "apasionatu" baten hurrengo gauean kokatu zituen bertsolariak. Lujanbio eta Irazuk abiada bizian  kantatu zuten entzuleen erantzunari tarterik utzi gabe. Hiru minutu eta erdian hamar bertso kantatu zituzten zortziko txikian. Ikus ezazu nola jardun zuten sexuaz bertsotan etenik gabe.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-27

Hondarribia eta Lekeitioko bertsoak Hitzetik Hortzeran