Gipuzkoako Herriartekoa 2017-05-16

Bergarako finalerdietako bertsoak sarean

Gabiriako Osinalde eta Amasa-Villabonako Am...ona! taldeak izan ziren nor baino nor Bergaran jokatu zen Gipuzkoako Herriartekoaren bigarren finalerdian. Am...ona! taldeak lortu zuen Azpeitiko finalerako txartela. Larunbateko bertsoaldi onenak ikusgai dituzue sareko plazan.
Gipuzkoako Herriarteko txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu zen larunbatean Bergarako pilotalekuan. Nor baino nor jardun zuten Gabiriako Osinalde eta Amasa-Villabonako Am...ona! taldeak. Osinalde taldetik Aratz Igartzabalek, Endika Igartzabalek eta Gorka Maizek kantatu zuten. Am...ona! taldetik berriz, Ander Goikoetxeak, Amaia Agirrek eta Beñat Iguaranek. 400 lagun inguru bertaratu ziren eta azkenean Am...ona! taldeak lortu zuen finalerako txartela.

Finala, Azpeitian maiatzaren 27an

Gipuzkoako Herriarteko finala Azpeitian izango da, Izarraiz frontoian, 17:30etan hasita. Asteasu-Zizurkilgo Karidadeko Benta eta Amasa-Villabonako Am… ona! taldeek jokatuko dute. Finalaren ondoren afaria izango da Sanagustin kulturgunean. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus  gunean daude eskuragarri.

Albiste gehiago

6.500 lagun Finalean 2024-12-14

Alaia Martin Gipuzkoako txapeldun

Lehenbiziko aldiz ospatu zen Eskukula bertso eskolak 2024-12-06

Elixabet Etxandi irabazle Baxe Nafarroako lehen Kopla Topelketa arrakastatsuan

Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-12-06

Almen bertso-eskolaren 50. urteurrena Hitzetik Hortzeran

Lanarteak plazaratuta Euskararen Egunaren harira 2024-12-03

Euskararen larrialdiari koplak