Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsoaldi historikoak 2017-05-26

Jon Lopategiren bederatziko ezagunak

Belodromoa lepo bete zen 1986ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala jarraitzeko. Gerora bigarren egingo zuen Jon Lopategik bertsoaldi gogoangarria osatu zuen bakarkakoan.
  Gero eta gutxiago falta da 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia hasteko. Motorrak berotze aldera, orain arteko Txapelketa Nagusietan kantatutako bertsoaldi historikoak berreskuratzen ari gara Bertsoa.eus-en. Bertsolari Txapelketa Nagusi historikoa izan zen 1985ean hasi eta 1986an bukatu zena. Euskal Herriko Bertsolari Elkartea lehenengoz hasi zen antolaketa lanetan, Belodromoan jokatutako lehenengo finala izan zen, belaunaldi berri bateko bertsolariak agertu ziren finalean... Azkenean Sebastian Lizasok jantzi zuen urte hartako txapela.

 Jon Lopategiren bakarkako historikoa

 Dena den, eguerdian Jon Lopategi zen sailkapeneko buruan. Finalera zuzenean sailkatu zen muxikarra Xabier Amurizarekin batera, 1982an biek jokatu baitzuten buruz burukoa.

 Ale eder ugari utzi zituen final hartan, bereziki goizeko saioan. Bakarka honako gai hau egokitu zitzaion: "zahartutako zeure arropak zaborretara bota dituzu eta hara non ikusten duzun beste gizon bat zuk botatako arropak jasotzen". Bederatzi puntuko hiru bertsorekin erantzun zion Jon Lopategik gaiari, "Gaztalondo handian" doinuan. Bertsozale askoren gogoan geratu zen bertsoaldi hura.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri