Txapeldunen saioa izango da lehen ekitaldia: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Amets Arzallus ariko dira kantuan. Sarrerak agortuta daude. Beste hiru etorriko dira ondoren, maiatzaren 2a bitartean.
Ainhoa Urien Telletxe dugu aste honetako gonbidatua Bertsolari Bertsozale podkastean. Bere bertsolaritza bizipenaren lekukotza utzi du Hernanin bizi den abadiñarrak.
Bilintxen Menda bertso hamabostaldia Donostian apirilaren 19tik maiatzaren 2ra
1935-1967 bitartean jokatutako bost Txapelketa Nagusietako antologia kantatua eskainiko dute, hitzaldi musikatu formatuan. Emanaldi honetan «garai bakoitzean kantatzen zenaren eta gaur egun kantatuko litzatekeenaren arteko ispilu-joko bat osatuko dute» bertsolariek. Horrekin batera, beste hiru ekitaldi antolatu dituzte.
Gaur hasiko da solasaldi batekin. Larunbatean bertso bazkaria izango da Andoni Egaña eta Aner Euzkitzerekin. Udaberrian eta udazkenean izango dira gainerako ekitaldiak.
Duela 50 urte sortutako bertso-eskolaren aitortzan
74 bertsolari ariko dira kantuan eta 34 sailkatuko dira udazkenerako. 20 saio jokatuko dira, bi itzulitara. Sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
Osinalde Sarian hiru urteko zikloa izaten du bertsolariak. Aner Euzkitzek bigarren egin du aurreko bietan eta sari nagusiarekin itzuli da aurten etxera. Lehiara zentratuta etorri dela adierazi du.
Larunbatean jokatu zen Gabirian Osinalde Elkartean
Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Lierni Rekondo, Sustrai Colina, oihana Iguaran eta Aitor Mendiluze aritu ziren kabtuan Andoainen osptu zen Sahararen aldeko bertso saioan. Gai jartzaile lanetan Maddi Etxeberria aritu zen.
Onintza Enbeita eta Ainhoa Urien - Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kideak
Bertsozale Elkarteak Lehendakaritza Taldea berritu du urteko Batzar Orokorrean, aho batez. Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Ainhoa Urien eta Xabi Igoak osatuko dute Talde berria.
Bertsozale Elkartearen eskutik 30.192 ikaslek landuko dute bertsolaritza ikasturte honetan, 513 eskolatan. Lehenengoz gainditu da 30.000 umeko langa. Bertsozale Elkarteko 55 irakasle ariko dira lanean. Bertsolaritzak 40 urtetik gora daramatza irakaskuntzan.