Txapeldunen saioa izango da lehen ekitaldia: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Amets Arzallus ariko dira kantuan. Sarrerak agortuta daude. Beste hiru etorriko dira ondoren, maiatzaren 2a bitartean.
1935-1967 bitartean jokatutako bost Txapelketa Nagusietako antologia kantatua eskainiko dute, hitzaldi musikatu formatuan. Emanaldi honetan «garai bakoitzean kantatzen zenaren eta gaur egun kantatuko litzatekeenaren arteko ispilu-joko bat osatuko dute» bertsolariek. Horrekin batera, beste hiru ekitaldi antolatu dituzte.
Duela 50 urte sortutako bertso-eskolaren aitortzan
74 bertsolari ariko dira kantuan eta 34 sailkatuko dira udazkenerako. 20 saio jokatuko dira, bi itzulitara. Sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
Onintza Enbeita eta Ainhoa Urien - Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kideak
Bertsozale Elkarteak Lehendakaritza Taldea berritu du urteko Batzar Orokorrean, aho batez. Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Ainhoa Urien eta Xabi Igoak osatuko dute Talde berria.
Bertsozale Elkartearen eskutik 30.192 ikaslek landuko dute bertsolaritza ikasturte honetan, 513 eskolatan. Lehenengoz gainditu da 30.000 umeko langa. Bertsozale Elkarteko 55 irakasle ariko dira lanean. Bertsolaritzak 40 urtetik gora daramatza irakaskuntzan.