Arratian Iturriotzen atzetik gelditu ziren Unai Ormaetxea, Illart Gumuzio, Ander Aldazabal, Beñat Romero eta Irati Astondoa. Durangaldean, berriz, Gorka Lazkanok jantzi zuen txapela eta Peru Madalena, Ander Salaberria, Garikoitz Sarriugarte, Eñaut Uruburu eta Julen Sololuze sailkatu ziren ondoren.
Bigarren asteburua bete du Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak. Zortzi eskualdeetako txapelketak egingo dira, eta lau burutu dira dagoeneko. Joan zen asteburuan Durangaldean eta Arratian jokatu zituzten finalak. Ostiralean egin zuten Durangaldeko finala Abadiñoko probalekuan, gaueko 22etan hasita. 150 bat lagun bertaratu ziren saioa jarraitzera. Honela gelditu zen sailkapena:
1.- Gorka Lazkanok 415 puntu (buruz burukoa kontutan hartuta)
2.- Peru Madalenak 264 puntu (buruz burukoaren ondoren 410)
3.- Ander Salaberriak 242,5 puntu
4.- Garikoitz Sarriugartek 242 puntu
5.- Eñaut Uruburuk 242 puntu
6.- Julen Sololuzek 197 puntu
Maite Berriozabal aritu zen aurkezle lanetan. Gauzak honela, Gorka Lazkanok zuzenean lortu du udazkenean Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartzeko txartela. Pello Mugerza bertsolari, bertsozale eta bertso eragile mallabiarraren eskutik jaso zuen txapela. Gainerakoek puntuazioen zain geratu beharko dute.
Larunbatean, berriz, Arratiako finala jokatu zen Zeanuriko Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. 120 lagun gerturatu ziren finala jarraitzera. Ibon Izak aurkeztu zuen saioa eta honela gelditu zen sailkapena:
1.- Iñaki Iturriotzek 390,5 puntu (buruz burukoa kontutan hartuta)
2.- Unai Ormaetxeak 216 puntu (buruz burukoarekin 359)
3.- Illart Gumuziok 199 puntu
4.- Ander Aldazabalek 190,5 puntu
5.- Beñat Romerok 182,5 puntu
6.- Irati Astondoak 170 puntu
Juanjo Respaldiza bertsolari, eragile eta bertso irakaslek jantzi zion txapela Iñaki Iturriotzi. Garaileak zuzeneko txartela lortu du udazkenean Bizkaiko Txapelketan kantatzeko. Gainerakoek puntuazioen zain geratu beharko dute. Oraingoz Aitor Arrutia, Oihana Bartra, Gorka Lazkano eta Iñaki Iturriotz dira zuzeneko txartela eskuratu duten bertsolariak. Gehienez 30 bertsolari sailkatuko dira Eskualdeetako Txapelketatik udazkeneko fasera, eta honela dago sailkapena lau finalen faltan.
1.- Peru Madalenak 264 puntu
2.- Ander Salaberriak 242,5 puntu
3.- Garikoitz Sarriugartek 242 puntu
4.- Eñaut Uruburuk 242 puntu
5.- Txaber Ormazabalek 217 puntu
6.- Unai Ormaetxeak 216 puntu
7.- Ion Barrocalek 208 puntu
8.- Arkaitz Zipitriak 202,5 puntu
9.- Mikel Galarzak 199,5 puntu
10.- Illart Gumuziok 199 puntu
11.- Julen Sololuzek 197 puntu
12.- Idoia Anzorandiak 194 puntu
13.- Ander Aldazabalek 190,5 puntu
14.- Beñat Romerok 182,5 puntu
15.- Irati Astondoak 170 puntu
16.- Aitziber Bengoetxeak 164,5 puntu
17.- Nuria Cortadak 164,5 puntu
18.- Jon Martinezek 164 puntu
19.- Iker Uribarrenek 134 puntu
Datorren asteburuan Lea-Artibaiko finala jokatuko da larunbatez, Ondarroako Kafe Antzokian, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Informazio gehiago nahi izanez gero sartu bizkaikotxapelketa.biz web orrian.