Lea-Artibaiko finala jokatu da asteburuan eta Gorka Ostolazak irabazi du, laugarrenez.Buruz burukoan Joseaba Artzarekin aritu zen.
Lea-Artibaiko finala jokatu da asteburuan eta Gorka Ostolazak irabazi du, laugarrenez.Buruz burukoan Joseaba Artzarekin aritu zen. Seikoatean, Ostolaza eta Artzarekin batean, Nerea Ibarzabal, Aitor Arrizubieta, Eneko Arrate eta Xabat Galletebeitia aritu ziren Ondarroako Kafe Antzokian, 100 entzuleren aurrean. Ostolaza zuzenean sailkatuko da udazkeneko Bizkaiko Txapelketara.