Patxi Etxeberria - Elkarrizketa aurrerapena. 2017-06-22

"Bertso eskolagatik ez balitz, lehenago utziko nion plazari"

Patxi Etxeberria bertsolariak omanaldia jasoko du bihar Lasarte-Orian hainbat urtetan kantuan ari den oholtzan bertan. Plaza agurtzeko momentura iritsita, Etxeberriak adierazi du bertso eskolak azken urte hauetan plazan jarraitzeko arnasa eman diola. Ane Labaka bertso eskola kideak egin dio elkarrizketa.

Oso bi garai desberdin lehen lerroan bizi izan dituenaren testigantza utzi digu Patxi Etxeberriak 60 urte plazan egin dituen bertsolari handiak. 1980. urtean Euskal Herriko finalean kantatu zuen Etxeberriak: "Txapelketa hark piztu zuen sua". Gogotik defendatzen du bertso eskolen ekarria, aitortuta ez zuela inoiz uste izango halakorik eman zezaketenik. Arreba zena ere bertso senekoa zuela dio Etxeberriak, "bere garaian gizasemearen aukerak izan balitu bertsolaria izango zen" Elkarrizketa osoa bihar sareko plazan.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra