Adaxka tabernan, 20:00etan 2018-02-20

Bertso Errondako bigarren kanporaketa gaur Bilbon

Bertso Errondako bigarren kanporaketa gaur Bilbon
Paule Loizaga, Igor Galarza, Iker Apraiz, Mikel Aiartzaguena, Garazi Navarro eta Iraitz Mateo bertsolariak egongo dira lehian.

Bilbon Bertso Errondako bigarren kanporaketa jokatuko da gaur Bilbon. Paule Loizaga, Igor Galarza, Iker Apraiz, Mikel Aiartzaguena, Garazi Navarro eta Iraitz Mateo bertsolariak egongo dira lehian. 20:00etan, Aldaxka tabernan.

Bertsolari gazteen sariketa da Bertso Erronda, Erronda kaleko lau tabernek eta 7Katu gaztetxearen eskutik antolatua. Lau kanporaketa eta finala izango ditu, 7 Katu Gaztetxean jokatuko dena martxoaren 15ean. Denera, 25 bertsolari gaztek hartuko dute parte, seiko taldeak hiru, eta saio batean zazpi bertsolari arituko dira.

Ondorengo kanporaketak

Otsailaren 27an, La Villan
Unai Mendiburu, Ander Anakabe, Aitor Irastorza, Lurdes Ondaro, Aissa Intxausti, Maider Barañano eta Jon Ander Oregi.

Martxoaren 6an, Bira! tabernan
Enare Muniategi, Ander Urcelay, Lierni Rekondo, Maddalen Ruesgas, Asier Urkiza eta Kerman Diaz.

Final handia Zazpi Katu Gaztetxean izango da, martxoaren 15ean.

Albiste gehiago

Laugarren edizioa 2018-01-23

Nafarroako Bardoak kantuan hastera doaz

Ostiralean hasiko da 2018-01-16

Kuadrilla arteko beroa eta txapelketaren sua

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 2017-12-12

Final handirako prest eta gogotsu