Nafarroako Bardoak 2018-02-13

Bardotan 300 bertsozale eta finalaurreak erabakitzen hasita

Bardotan 300 bertsozale eta finalaurreak erabakitzen hasita
Lesakan, Lakuntzan, Otsagabian, Barañainen eta Errazkinen izan ziren saioak. Ligan, lautik bi multzotan erabakita gelditu da sailkapena.
Nafarroako Bardoak arrakasta handiz aritu dira bigarren asteburu honetan ere. Ostiraletik igandera bitarte jokatutako sei saioetan 300 bertsozale bildu dira eta bi ligaxken sailkapena erabakita geratu da. Lesakan, Lakuntzan, Otsagabian, Barañainen eta Errazkinen antolatutako saioetan bertsolari eta bertsozale gazteek izan dute protagonismoa eta lehiaz harago, Bardoen izaera hurbil eta umoretsua gailendu da.

Saioak eta irabazleak
Lesakan, etxeko “Unibertsolariak” eta Barañaingo “Barakinak” taldeak aritu ziren eta etxekoak irabazle. Otsagabian, “Amortziaren eliobak” eta “Xirristi Drimtim” taldeak egokitu ziren, eta “Amortziaren eliobak” nagusi. Lakuntzan, bailarako “Sakana Zart” eta Baztan/Malerrekako “Adams familia” taldeek jarri zuten bertso giroa. “Adams familia” gailendu zen. Errazkinen, Larraun eta Araizko “Bi dozena” taldea eta Lizarrako “Lizaharrak” taldea ikusteko aukera izan zen. “Bi dozena” etxeko taldeak lortu zuen puntua eta bi saio irabazita, bigarren fasera sailkatzea lortu zuten. Barañainen, bertako “Patioko banda” eta Berako “Ibardin: hiru ta lau dira zazpi” taldeak aritu ziren aurrez aurre. Beratarrak gertatu ziren irabazle, eta hauek ere bigarren faserako txartela lortu zuten beratarrek. Azkenik, Barañainen, “Barañetak” eta Sakanako “Sakana Zart” taldeak aritu ziren bertsotan eta talde bisitaria gailendu zen.

Sei saio datorren asteburuan
Datorren asteburuan Bardoak ekimenaren lehen faseko azken saioak jokatuko dira. Guztira sei saio izanen dira; ostiralean Lizarran, Iruñean, Altsasun eta larunbatean berriz, Elgorriagan, Iruñean eta Garraldan. Saio hauekin, martxoaren 2tik 11ra bitarte eginen den bigarren faserako sailkapena erabakita geratuko da.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra