Gazte Sariketak 2018-02-15

Igandean hasiko da Erniarraitz Sariketa, Azkoitian

Igandean hasiko da Erniarraitz Sariketa, Azkoitian
Hiru kanporaketa eta finala izango ditu IX. Erniarraitz Sariketak. Igande honetan lehena, Azkoitian: Oier Etxeberria, Aratz Igartzabal, Txaber Altube, Joanes Illarregi, Maialen Akizu eta Aitor Servier ariko dira kantuan. Kultur Etxean, 17:00etan
Bi urtez behin jokatzen den Erniarraitz Sariketa igande honetan hasiko da Azkoitian. Urola bailaran izaten da eta Euskal Herri mailako sariketa da. Erniarraitz bertsozale elkartearen eskutik, aurtengoa IX. edizioa da eta 18 bertsolarik hartuko dute parte. Hiru kanporaketa eta finala izango ditu. Finala, 16an Azpeitiko Gaztetxean. Saietako hiru irabazleak zuzenean sailkatuko dira eta beste hirurak puntuazioz sartuko dira finalera.

Lehen kanporaketa otsailaren 18an, igandez, Azkoitiko Kultur Etxean 17:00etan hasita: Oier Etxeberria, Aratz Igartzabal, Txaber Altube, Joanes Illarregi, Maialen Akizu eta Aitor Servier ariko dira lehian. Gai-jartzaile lanak, berriz, Silvia Etxanizek egingo ditu.

Bigarren kanporaketa otsailaren 25ean, igandea, izango da Errezilgo Borondegi jatetxean, 17:00etatik aurrera, eta honako bertsolari hauek abestuko dute bertan: Jon Gurrutxaga, Eli Pagola, Malen Amenabar, Maider Arregi, Eñaut Martikorena eta Eneko Araiztegi. Gaiak jartzen Jokin Uranga ariko da.

Hirugarren kanporaketa martxoaren 4an, igandea, 17:00etan hasita egingo dute Zestoako Kultur Etxean. Saio horretan ere sei bertsolari ariko dira kantuan: Jon Ander Iriondo, Aitor Salegi, Aitor Bizkarra, Peru Abarrategi, Haritz Mujika eta Xabi Igoa. Aizpea Aristi arduratuko da bertsolariei gaiak jartzeaz.

Finala martxoaren 16an, ostiralez, jokatuko dute Azpeitiko Gaztetxean, 22:00etan hasita.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra