Inprobisazioaz jardungo dira 2018-03-14

Bertsolaritzak lekua izango du Dantzertiren "Arrakala" zikloan

Bertsolaritzak lekua izango du Dantzertiren "Arrakala" zikloan
"Bat batean-bat bitan" hitzaldi performatibo berezia eskainiko dute ostiralean Andoni Egañak eta Uxue Alberdik Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioko areto nagusian.

 Itxura batean elkarrengandik urrun egon daitezkeen diziplinak dira bertsoa eta dantza. Dena den, bi munduak gerturatuko ditu ostiral honetan Bilbon Andoni Egañak eta Uxue Alberdik eskainiko duten hitzaldi performatibo batek.

 "Arrakala" zikloan

 Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola da Dantzerti. Bere ikasleei eskolaz kanpo beste diziplina batzuetako profesionalekin hartu-emana eskaintzeko helburuz "Arrakala" zikloa antolatuko du aurten bigarrenez. Asteburu honetan izango da zikloa eta inprobisazioa izango du ardatz.

 Bat batean-Bat bitan

 Zikloaren barruan hitzaldi performatibo berezia eskainiko dute ostiral honetan Andoni Egañak eta Uxue Alberdik: "Bat batean-Bat bitan". Iluntzeko 20:30ean izango da saioa Bilbon, Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioko areto nagusian. Eskolaz kanpoko jendearentzat ere irekia izango da saioa.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra