Arkaitz Zipitria, Asier Urkiza, Eneko Arrate, Gurutz Uruburu, Ibon Larrazabal "Landa" eta Mikel Aiartzaguena ariko dira kantuan. Larunbatean izango da saioa, arratsaldeko 17:30ean, Matienako Errota Kultur Etxean. Larunbatekoarekin, hamahirugarren saioa osatuko du Udabarriko Faseak. 78 bertsolari aritu dira horietan kantuan.
Hamahiru saioren ondoren, bukatzera doa
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarriko Fasea. Denera 78 bertsolari aritu dira kantuan. Azkeneko seirak larunbat honetan jardungo dira.
Larunbatean Abadiñon Larunbatean Abadiñon izango da hitzordua, Matienako Errota Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean. Honako seikote hau aterako da oholtzara, Olatz Larrinaga aurkezle dela:
Arkaitz Zipitria Asier Urkiza Eneko Arrate Gurutz Uruburu Ibon Larrazabal "Larra" Mikel Aiartzaguena Asier Urkiza eta
Mikel Aiartzaguena estrainekoz ariko dira
Bizkaiko Bertsolari Txapelketan kantuan.
Bertsolarien lanak Bertsolariek hamarna bertso puntuagarri kantatuko dituzte. Hauek dira egin beharreko ariketak:
-Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso
-Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
-Bakarka, puntu erantzun bi zortziko txikian
-Bakarka, gai bati buruz bi bertso, doinu eta neurri librean
Sarrerak salgai Saiorako sarrerak Errota Kultur Etxean bertan eskuratu ahal izango dira, larunbatean bertan. Saioa hasi baino ordu erdi lehenago zabalduko dira leihatilak.
S
ailkapena Oraingoz, Abadiñoko saioaren faltan, honela dago sailkapena: