Bertsolaritza Kultur Intereseko Ondasun Nafarroan 2018-06-18

Izendapena aurkezteko ekitaldia egingo dute asteazkenean Iruñean

Izendapena aurkezteko ekitaldia egingo dute asteazkenean Iruñean
Ekainaren 6an bertsolaritza Kultur Intereseko Ondasun izendatu zuen Nafarroako Gobernuak. 2011n hasitako prozesua itxi zuen izendapen honek, eta bertsolaritza "Nafarroako kantu inprobisatuen adierazpenik nabarmenena eta hobekien kontserbatu dena" adierazi zuen Ana Herrera Kultura, Kirol eta Gaztediko kontseilariak. Asteazken honetan egingo da izendapena aurkezteko ekitaldi publikoa, arratsaldeko 18:00etan, Nafarroako Museoan.

 Ekainaren 6an izendatu zuen Nafarroako Gobernuak bertsolaritza Kultur Intereseko Ondasun. Ana Herrera Kultura, Kirol eta Gaztediko kontseilariak eman zituen azalpenak Nafarroako Gobernuaren asteroko bileraren ondoren. Ondare materiagabekoaren kategoriako izendapena jaso du, honenbestez, bertsolaritzak. Kontseilariak azaldu zuenez, "bertsolaritza Nafarroako kantu inprobisatuaren adierazpiderik nabarmenena eta hobekien kontserbatu dena" da.

 Izendapenaren helburua bertsolaritza bizirik mantentzen laguntzea da. Azken urte hauetan bertsolaritzaren transmisioan egiten ari den lana nabarmendu zuen Kontseilariak, eta baita bertsolaritzak duen "errotzea eta komunitatearen babesa" ere.

 Ekitaldia asteazkenean

 Izendapenaren aurkezpen ekitaldi publikoa egingo da asteazken honetan, arratsaldeko 18:00etan, Nafarroako Museoan. Bertan izango dira, besteak beste, Ana Herrera Kultura, Kirol eta Gaztedi kontseilaria; Julio Soto bertsolaria; Alfredi Asiain irakaslea eta ahozkotasunean aditua eta Gontzal Agote Nafarroako Bertsozale Elkarteko ordezkaria. Ekitaldia irekia izango da, eta, behin bukatutakoan, bertso saio bat egingo dute museoko atarian.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra