Agenda 2018-06-22

Festa giroko bertso-asteburua dator

Festa giroko bertso-asteburua dator
Herri askotako festak izango dira asteburu honetan eta agendan ere antzemango da hori. Hogei bertso-saio inguru daude iragarrita. Tartean, balkoitik balkoira ariko dira Algortan, Berritxu Saria jokatuko da Berriatuan, jaialdiak egingo dira Tolosan, Andoainen eta Leioan eta musikatuak izango dira Seguran eta Markina-Xemeinen. Gainera, libreko saio ugari egingo dira.

 Urteko egunik motzenak urteko gaurik motzena ekarriko du larunbat honetan. Festa garaia iritsiko da, beraz, Euskal Herriko txoko askotara eta, festekin batera, bertso saioak ere bai. Asteburu honetan bete-betea dator agenda, eta, tartean, tradizio handiko saioak ere izango dira.

 Balkoitik balkoira Algortan

 Urte sasoi honetako klasikoetako bat da Algortako Portu Zaharreko Etxetxu plazan balkoitik balkoira egiten den saioa. Gaur bertan izango da hitzordua, gaueko 22:00etan, eta luxuzko bi bertsolari ariko dira kantuan: Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus.

 Berritxu Saria

 Ikasturte amaierako beste ohiko plaza bat ere izango da asteburu honetan. Berriatuan hogeita hirugarrenez jokatuko da gaur Berritxu Saria. Iluntzeko 19:30ean hasita, zortzi bertsolari ariko dira kantuan bideo gelan: Iruri Altzerreka, Oihana Arana, Elixabet Etxandi, Xabat Illarregi, Aissa Intxausti, Garazi Navarro, Gorka Pagonabarraga eta Aitor Ugarte.

 Jaialdiak Tolosan, Andoainen eta Leioan

 Jende askorentzat erreferentzia diren jaialdi batzuk ere iragarrita daude asteburu honetarako. Bihar iluntzeko 19:00etan Tolosako Zerkausian Oihana Iguaran, Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze eta Haritz Mujika dira kantatzekoak, Imanol Artola "Felix" gidari dutela.

 Andoainen igandean izango da jaialdia, iluntzeko 19:30ean, Goiko plazan. Amets Arzallus, Sustrai Colina, Igor Elortza, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze dira bertan kantatzekoak, Ion Beloki aurkezle dutela.

 Azkenik, igandean bertan eguerdiko 13:00etan Leioako Bulebarrean ere jaialdia egingo da. Beñat Gaztelumendi, Paule Ixiar Loizaga, Aitor Sarriegi eta Jone Uria dira bertan aritzekoak.

 Saio musikatuak Seguran eta Markina-Xemeinen

 Igandean bertan "Ez da kasualitatea" formatuko bi saio musikatu izango dira. Seguran arratsaldeko 18:30ean hasiko da saioa, plazan. Uxue Alberdi, Ane Labaka eta Alaia Martin ariko dira bertsotan. Gari Otamendi ariko da musikari lanetan eta Amaia Agirre izango da saioko gidari.

 Orduerdi beranduago hasiko da Markina-Xemeingo saioa. Amalloko plazan izango da saioa, iluntzeko 19:00etan. Miren Amuriza, Nerea Elustondo eta Nerea Ibarzabal dira bertan kantatzekoak, Irati Erkizia aurkezle eta Itziar Etxegia eta Idoia Oteiza musikari direla.

 Libreko saio ugari

 Libreko saio ugari izango dira asteburu honetan. Gaur bertan, eguerdiko 14:30ean hasita, bertso bazkaria dago iragarrita Abaltzisketako Larraitz Gain jatetxean, Andoni Egaña, Haritz Mujika eta Iker Zubeldia kantuan direla.

 Ormaiztegin Altsasuko gazte auziperatuen aldeko bertso afaria egingo dute gaur, iluntzeko 21:00etan hasita, Barduliarrak elkartean. Aratz Igartzabal "Potto" eta Mikel Iturriotz dira bertan kantatzekoak.

 Bertso afaria izango da Altzon ere, ordu berean. Maider Arregi, Maialen Akizu eta Eli Pagola ariko dira bertan bertsotan.

 Bihar eguerdian plaza libreko saioa izango dute Maialen Akizuk eta Beñat Torresek Ordiziako Otegi-enea auzoan. Eguerdiko 12:00etan dira kantuan hastekoak.

 Igandean, berriz, Ondarroako Gorozika auzoan kantatzekoak dira Beñat Gaztelumendi eta Unai Iturriaga, iluntzeko 19:00etan hasita.

 Igandean Olaberrian ere saioa izango da, eguerdiko 12:30ean hasita, plazan. Maialen Akizu eta Aratz Igartzabal "Potto" ariko dira bertan.

 Seguran ere libreko saioa egingo dute eguerdian Andoni Egañak, Sebastian Lizasok eta Oihana Iguaranek.

 Ondoren, Leaburun bertso bazkaritan ariko dira Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso.

 Ataunen, berriz, bertso afaritan kantatzekoak dira Mikel Mendizabal, Iñaki Murua eta Mikel Tapia. Arrondo auzoan izango da hitzordua.

 Ataunen bertan baina Egoiena auzoko Urbitarte sagardotegian ere saioa izango da igandean. Afalostean kantatzekoak dira Aitor Sarriegi eta Iban Urdangarin.

 Emanaldi bereziak

 Azkenik, emanaldi berezi bat baino gehiago izango da datozen egunetan. Lekunberrin Txakur Gorria sormen kolektiboaren "Memoria lehortzen" erakusketa izango da. Gaur iluntzeko 19:00etan egingo dute inaugurazioa, emanaldi berezi baten bidez, eta bertan ariko dira Nerea Ibarzabal, Ane Labaka, Malen Amenabar eta Mariñe Arbeo.

 Lazkaon haurrei zuzendutako "Plaza Irrintzika" emanaldia ikusi ahal izango da gaur eguerdiko 12:00etan Iztueta baserrian.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra