Agenda 2018-07-09

Zortzi saio izango dira Iruñeko San Ferminetan

Zortzi saio izango dira Iruñeko San Ferminetan
Hilaren 8an jaialdia egin zuten Oinez Txokoan. Uztailaren 9an eguerdiz balkoitik balkoirako saioa egingo da eta jaialdia iluntzean; hilaren 10 eguerdian bertso poteoa egingo dute eta iluntzean haurrentzako emanaldia; hilaren 11n libreko saioa eta hilaren 12an haurrentzako emanaldia eta "Ez da kasualitatea" saio musikatua.

 San Ferminak ospatzen ari dira Iruñean egunotan eta festetako egitarauaren barruan, zortzi bertso saio daude iragarrita.

 Hilaren 8an, igandez, iluntzeko 21:00etan bertso jaialdia egin zuten Oinez Txokoan Oihana Iguaranek, Idoia Granizok, Eneko Lazkozek eta Saats Karasatorrek.

 Gaur, eguerdiko 13:30ean, balkoitik balkoira ariko dira Alaia Martin, Julio Soto eta Sustrai Colina La Unica peñan.

 Iluntzeko 19:00etan, berriz, bertso jaialdia egingo dute Eneko Lazkozek, Amets Arzallusek, Xabi Maiak eta Miren Amurizak Sarasate Pasealekuan. Fernando Anbustegi izango dute gidari.

 Bihar, asteartez, bertso-poteo feminista dago iragarrita eguerdiko 13:00etan Errekoletak plazatik abiatuta. Sarai Robles, Miren Artetxe eta Maialen Akizu dira bertan kantatzekoak.

 Iluntzeko 19:00etan, berriz, haurrei zuzendutako "Herriko festetan" emanaldi berezia izango da Sarasate Pasealekuan. Bertsoa, musika, magia eta antzerkia uztartzen dituen emanaldia da. Potx eta Lotx pailazoak ditu protagonista.

 Uztailaren 11n, asteazkenez, bertso saioa egingo dute iluntzeko 21:30ean Zaldiko Maldikon Saioa Alkaizak eta Sustrai Colinak.

 Uztailaren 12an, ostegunez, Irrien Lagunak taldeko Martin Bertso eta Tiritatxo pertsonaiak ibiliko dira Oinez Txokoan arratsaldeko 18:30ean.

 Azkenik, ostegunean bertan, iluntzeko 19:00etan, "Ez da kasualitatea" saio musikatua izango da Sarasate Pasealekuan. Alazne Untxalo, Alaia Martin, Miren Artetxe eta Saioa Alkaiza ariko dira kantuan, Alaitz Rekondo aurkezle dutela. Ixak Arruti eta Gari Otamendi ariko dira musikari lanetan.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra