Agenda 2018-08-02

Igandetik aurrera egunero saioak egingo dira Gasteizko jaietan

Igandetik aurrera egunero saioak egingo dira Gasteizko jaietan
Hitzorduak eguerdiko 13:30ean izango dira Aihotz plazan. Igandean Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze ariko dira; astelehenean Izar Mendiguren, Andere Arriolabengoa, Igor Elortza eta Xumai Murua; asteartean Aroa Arrizubieta, Julen Zulaika, Aitor Sarriegi eta Nerea Ibarzabal; asteazkenean Manex Agirre, Asier Rubio, Unai Iturriaga eta Oihana Iguaran eta ostegunean Oihane Perea, Peru Abarrategi, Julio Soto eta Miren Amuriza.

 Abiatzera doaz Gasteizko jaiak eta aurten ere bertsoak bere lekua izango du. Egunero-egunero bertso jaialdiak izango dira Aihotz plazan, eguerdiko 13:30ean hasita.

 Igandean Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze jardungo dira kantuan Aintzane Irazusta aurkezle dutela.

 Astelehenean Andere Arriolabengoa, Izar Mendiguren, Igor Elortza eta Xumai Murua ariko dira bertsotan Beñat Garaiok gidatuta.

 Asteartean, Nieves del Alamo gai-jartzaile dela, Aroa Arrizubieta, Julen Zulaika, Aitor Sarriegi eta Nerea Ibarzabal dira kantatzekoak.

 Asteazkenean Manex Agirre, Asier Rubio, Unai Iturriaga eta Oihana Iguaran aterako dira oholtzara Maialen Kortabarriaren esanetara.

 Azkenik, ostegunean, Oihane Perea, Peru Abarrategi, Julio Soto eta Miren Amuriza jardungo dira bertsotan Oier Suarez gai-jartzaile dutela.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra