Agenda 2018-08-13

Saio ugari izango dira Donostiako Aste Nagusian

Saio ugari izango dira Donostiako Aste Nagusian
Easo plazan jaialdiak egingo dituzte astelehenean, asteazkenean eta ostiralean. Ostegunean haurrei zuzendutako "Hor konpon Marianton" emanaldia izango da ikusgai. Piratek, berriz, bertso-saio musikatuak iragarri dituzte astearte eta larunbaterako, eta bertso jaialdi bat ostiralerako.

 Abian da jada Donostiako Aste Nagusia eta, aurten ere, izango da bertsoak non entzuna.

 Jaialdiak Easo Plazan

 Urtero bezala, bertso jaialdiak izango dira Easo Plazan, eguerdiko 12:30ean hasita.

 Gaurkoan Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze jardungo dira bertsotan, Unai Elizasu gai-jartzaile dutela.

 Asteazkenean, berriz, Unai Agirre, Unai Gaztelumendi, Alaia Martin eta Aitor Sarriegi dira bertsotan aritzekoak, Inaxio Usarralderen esanetara.

 Ostiralean, azkenik, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Oihana Iguaran eta Beñat Mujika jardungo dira kantuan, Saroi Jauregik gidatuta.

 Haurrentzako emanaldia

 Ostegunean haurrei zuzendutako "Hor konpon Marianton" haurrentzako emanaldia dago iragarrita Sagastieder plazan arratsaldeko 17:30ean.

 Hiru saio Piraten eskutik

 Bukatzeko, Piraten egitarauan ere bertsoak leku zabala izango du.

 Asteartean bertso-saio musikatua antolatu du Xibaroen Kofradiak. Gaueko 23:05ean hasiko da saioa, Trinitate Plazan. Amaia Agirre, Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi eta Manex Mujika jardungo dira bertsotan, Gorka Segurola gidari eta Beñat Antxustegi eta Gari Otamendi musikari dituztela.

 Ostiralean, Trinitate plazan bertan, berso jaialdia egingo dute arratsaldeko 18:00etan hasita. Amets Arzallus, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio eta Eli Pagola ariko dira kantuan, Unai Gaztelumendi gai-jartzaile dutela.

 Bukatzeko, larunbaterako ere saio musikatua iragarri dute Piratek. Flamenka guneko eszenatoki txikian izango da hitzordua, iluntzeko 20:15ean. Maialen Akizu, Jon Martin, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Egoitz Zelaia ariko dira bertsotan. Haritz Casabal jardungo da gai-jartzaile lanetan eta Antton Aranburu, Eneko Sierra eta Beñat Urteaga izango dituzte ondoan musika jotzen.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra