Agenda 2018-08-17

Dozena bat saio antolatu dituzte Bilboko Aste Nagusian

Dozena bat saio antolatu dituzte Bilboko Aste Nagusian
Egunero, eguerdiz, bertso-saioak egingo dira Santiago plazan. Horrez gain, Mamiki Konpartsak jaialdia antolatu du astearte arratsalderako; asteartean bertan, Algara Konpartsak antolatuta, bazkaria eta poteoa izango dira; egun berean bertsolari gazteen sariketa egingo dute eta ostegunean, "Hor dago Abante!" konpartsak antolatuta, libreko saioa egingo dute.

 Bihar abiatuko da aurtengo Bilboko Aste Nagusia eta, urtero bezala, bertso-eskaintza zabala dakar egitarauak.

 Egunero Santiago plazan

 Ohikoa den moduan, egunero saioak egingo dira Santiago plazan. Igandean, eguerdiko 13:00etan, Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio eta Jon Maia ariko dira kantuan.

 Astelehenean ere 13:00etan izango da saioa, Ibon Ajuriagojeaskoa, Maialen Akizu, Sustrai Colina eta Arkaitz Estiballes kantuan direla.

 Asteartean Onintza Enbeita, Jon Gurrutxaga, Fredi Paia eta Julio Soto jardungo dira bertsotan 13:00etan hasita.

 Asteazkenean, formatua aldatu eta bertso bazkaria egingo dute, 14:00etan. Uxue Alberdi eta Unai Iturriaga ariko dira kantuan.

 Ostegunean, eguerdiko 13:00etan, "Ez da kasualitatea" saio musikatua eskainiko dute. Miren Amuriza, Oihana Bartra eta Alaia Martin jardungo dira bertsotan, Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikari dituztela.

 Ostiralean, berriz, librean ariko dira Igor Elortza eta Aitor Mendiluze eguerdiko 13:00etatik aurrera.

 Larunbatean, berriro ere jaialdi formatura itzulita, ordu berean izango da saioa, Unai Agirre, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi eta Jone Uria kantuan direla.

 Igandean izango da azkeneko saioa, eguerdiko 13:00etan. Andoni Egaña, Xabat Galletebeitia, Oihana Iguaran eta Aitor Sarriegi dira azkeneko jaialdi horretan kantatzekoak.

 Bertsolari gazteen sariketa lehenengoz

 Bestalde, Algara konpartsak antolatuta, lehenengo aldiz egingo da aurten bertsolari gazteen sariketa. Asteartean izango da hitzordua, arratsaldeko 16:00etan, Algara Konpartsan bertan. Bittor Altube, Aroa Arrizubieta, Gorka Pagonabarraga eta Maite Sarasola dira bertan kantatzekoak.

 Jaialdia Mamiki Konpartsak antolatuta

 Asteartean bertan, Mamiki Konpartsak antolatuta, jaialdia egingo dute arratsaldeko 18:00etan. Iratxe Ibarra, Oihane Perea eta Jone Uria jardungo dira kantuan.

 Bertso Eguna asteartean

 Egun berean Bertso Eguna egingo dute Algara Konpartsak antolatuta. Bertso bazkaria eta poteoa egingo dituzte, eguerdiko 13:00etan hasita. Bilboko, Bortzirietako, Deustuko, Goierriko eta Lautadako bertso-eskolak bilduko ditu ospakizunak.

 Librean ostegunean

 Ostegunean, berriz, Hor dago Abante! Konpartsak antolatuta, libreko saioa egingo dute Abante konpartsaren txosnan Eneko Abasolo "Abarkas"-ek, Joseba Barandiaranek, Aitor Estebanek eta Mikel Galarzak. Iluntzeko 20:00etan hasiko da saioa.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra