Agenda 2018-08-17

Saio ugari izango dira asteburuan

Saio ugari izango dira asteburuan
Jaialdia egingo da Irunen eta libreko saioak izango dira Etxalarren, Altzan, Ondarroan, Laudion, Deban, Areson, Zubietan, Moredan, Irunen eta Oderitzen.

 Abuztua aurrera doan arren oraindik ere festa giroan murgilduta dabiltza Euskal Herriko hainbat txoko, eta horrek badu bere eragina saioen eskaintzan.

 Jaialdia Irunen

 Irungo Mosku auzoan festak ospatzen ari dira eta, egitarauaren baitan, jaialdia antolatu dute igande honetarako. Miren Artetxe, Igor Elortza, Alaia Martin eta Egoitz Zelaia Urdanibia plazan kantatzekoak dira, arratsaldeko 18:00etan hasita. Adrian Arruti eta Uxue Larrukert izango dituzte gai-jartzaile.

 Libreko saio mordoa

 Horrez gain, libreko saio bat baino gehiago izango da asteburu honetan. Gaur bertan, Etxalarko plazan, Miren Amuriza eta Egoitz Gorosterrazu ariko dira bertsotan iluntzeko 19:00etatik aurrera.

 Altzan, berriz, Jon Maia eta Alaia Martin dira bertsotan aritzekoak San Martzial inguruan.

 Ondarroan eguerdiko 13:00etan hasiko da saioa, Alamedan. Aitor Sarriegi eta Jone Uria jardungo dira kantuan.

 Orduerdi beranduago hasiko dira Izar Mendiguren eta Itxaso Paia kantuan Laudioko txosnetan.

 Deban, berriz, eguerdiko 12etatik aurrera egun osoz ariko dira Nerea Elustondo eta Julio Soto. Igaza tabernan abiatuko dute saioa.

 Bihar bertso-bazkaritan ariko dira Uxue Alberdi eta Miren Amuriza Areson.

 Gipuzkoako Zubietan, berriz, Nerea Ibarzabal eta Julio Soto dira bertso-bazkaritan ariko direnak. Eguerdiko 14:00etan hasiko da bazkaria.

 Moredan jaiak ospatzen ari dira eta Gazte Eguna iragarri dute biharko. Bazkaritan Oihane Perea, Iñaki Viñaspre eta Felipe Zelaieta dira bertsotan jardutekoak.

 Irunen, Moskuko jaietan, bertso poteoa egingo dute bazkalostean Urdanibia plazan Manu Goioganak eta German Urteagak.

 Azkenik, igandean, iluntzeko 21:00etan, Oderitzen ariko dira bertsotan Maddalen Arzallus eta Julio Soto.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra