Gazte Sariketak 2018-09-19

Hernandorena Sariketako bigarren kanporaketa Donapaulen

Hernandorena Sariketako bigarren kanporaketa Donapaulen
Bertsotan: Irati Alcantarilla, Txaber Altube, Jokin Bergara, Jon Gurrutxaga Urbieta, Sarai Robles eta Ane Zuazubizkar Iñarra.

Hernandorena Sariketako bigarren kanporaketa jokatuko da ostiralean Donapaulen. Irati Alcantarilla, Txaber Altube, Jokin Bergara, Jon Gurrutxaga Urbieta, Sarai Robles eta Ane Zuazubizkar Iñarra ariko dira kantuan, Aldaka gaztetxean, 21:00etan.

Asier Galarza eta Aitor Servier finalera
Aurreko ostiralean jokatu zen lehen kanporaketa Hendaian Peru Abarrategi, Elixabet Etxandi, Asier Galarza, Paule Ixiar Loizaga, Unai Mendiburu eta Aitor Servier kantuan zirela. Asier Galarza eta Aitor Servierrek lortu zituzten finalerako lehen bi txartelak.

Azken saioa Baigorrin, irailaren 28an
Hernandorena Sariketak hiru kanporaketa izango ditu eta irailaren 28an izango da azkena, Baigorrin: Maialen Akizu, Aitor Bizkarra, Joanes Illarregi, Lurdes Ondaro, Eli Pagola eta Maddi Sarasua Laskarai ariko dira bertsotan, Bixentenian, 21:00etan.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra