Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2018-10-10

Santurtzin bigarren kanporaketa, igandean

Santurtzin bigarren kanporaketa, igandean

Gernika-Lumotik Santurtzira joango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa aste honetan. Bostetik bigarren kanporaketa jokatuko da eta irabazleak finalaurrekoan kantatzeko txartela eskuratuko du. Honako sei bertsolari hauek ariko dira oholtzan, Serantes kultur aretoan, 17:00etan hasita:

Arrate Illaro Etxebarria
Ekaitz Larrazabal Gutierrez ‘Katxo’
Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’
Imanol Arrutia Azkueta
Iñaki Iturriotz Zuluaga
Malen Amenabar Larrañaga


Kanporaketetako fasean bertsolariek egin beharreko lanak

Bertsolari bakoitzak hamairu bertso puntuagarri botako ditu:

-Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso
-Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
-Puntua emanda bertso bi zortziko txikian
-Hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso
-Bakarkako lana: gai bati buruz bertso bi, doinu eta neurri librean
Kanporaketa fasearen ostean finalaurrekoak jokatuko dira, eta azkenik, abenduaren 15ean jokatuko da finala.

Sarrerak internetez eta takilan
Kanporaketarako sarrera www.bertsosarrerak.eus gunean egongo dira eskuragarri eta baita saioaren egunean ere 16:00etatik aurrera.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra